XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Odolbildua erabiliz globuluak fibrinogenoarengandik banandu.

(Odolbildua ur-zirristada baten azpian jarriz lortzen da). Bere egitura behatu.

9. Helburua
- Likido batek hodi baten paretetan egiten duen indarra behatuz, odol-presio kontzeptuaz jabetu.

- Pultsua detektatzeko hainbat saio (irakasleak horretarako lekua zein den eta nola egin behar den esango du).

10. Helburua
- Odol-talde ezberdinei eta beren Rh faktoreari buruzko irakurketa eta mintzaldia.

Bere aurkikundearen historia eta inplikazioak.

- Dauden taldeei buruzko koadroak.

- Antigeno eta antigorputz kontzeptuetatik abiatuz elkargarritasun eta elkarrezintasunei buruzko koadroak egin.

- Bakoitzak norbere odol-taldea eta Rh faktorea ezagutzeak duen garrantziari buruzko mintzaldia.

Transfusioen arazoa aztertu.

- Gurutze Gorriaren, odolemaileen edo beste zenbait erakunderen egoitzetara ikustaldiak egin, gai horri buruzko lan bat eginez.

- Ikasle bakoitzak bere odol-taldea zein den erabakitzea (erreaktibo egokiak bakarrik behar dira).

Froga hau ez da behin-betikoa, eta analista gaitu batek berretsi behar du.

(Berriro diogu: erauzketak egiteko erabiltzen diren lantzatxoak baldintza higieniko egokietan egon behar dira, eta ikasle bakoitzak bere lantzatxoa bakarrik erabili ahal izango du).

- Ikasgelako ikasleen edo beste kolektibo baten odol-taldeei buruzko koadroak eta grafikoak prestatu.

Aipatu koadroetan oinarrituz odoltalde eta Rh faktoreetariko arruntenak zeintzu diren atera.

11. Helburua
- Zirkulazio-aparatuaren gaisotasun arruntenei, berauen zergatiei, prebentzioko eta sendatzeko neurriei, eta abarri buruzko informazioa bildu.

(Edozein klinika edo ospitaletako departamendu berezia ikustatu). Gai honi buruz hitzegin.